Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Hizkuntza eta Teknologia

Hizkuntza eta Teknologia

Zer egiten dugu?

Hizkuntza eta Teknologia unitatearen xede nagusia da euskara garatzeko hizkuntza-baliabide, -tresna eta -zerbitzuak sortzea eta eskaintzea. Bezeroaren hizkuntza–beharrak osotasunean hartu eta kalitateko hizkuntza-zerbitzu integrala ematea dugu helburu.

Elhuyarrek bere sorreratik beretik jardun du euskara lantzen eta egokitzen gizarte-premia berrietarako. Jakintza eta esperientzia horretan bermaturik, apustua kalitatea da, xede argi baten mesedetan betiere: euskara komunikazio-hizkuntza izatea gizartean.


Lantaldea

Une honetan, 35 lagunek osatzen dugu Hizkuntza eta Teknologia unitateko lantaldea, eta gehienok ditugu hainbat alorretako goi-mailako ikasketak (filologia, biologia, itzulpengintza eta interpretaritza, erizaintza, kimika, pedagogia, ingeniaritza, informatika...) eta urte askoko esperientzia.

Itzultzaile eta zuzentzaileek, hizkuntza-teknologien ikertzaileek nahiz garatzaileek, terminologoek, lexikografoek eta proiektu-kudeatzaileek osatzen dute Hizkuntza eta Teknologia unitateko lantaldea.

Hizkuntza eta Teknologia unitateko lantaldeaz gain, kolaboratzaile-, aholkulari eta aditu-sare zabala ere eratu dugu gure hizkuntza-zerbitzuen kalitatean eta etengabeko hobekuntzan laguntzeko.


Homologazioak eta sariak

  • 2013: ZTHren Android eta iOS plataformetarako bertsioak Gipuzkoa APPs 2013 sarietan, sari berezia jaso du euskara sustatzen egindako ekarpenagatik.
  • 2013: Elhuyar Hiztegiak webguneak, diariovasco.com saria jaso du “Euskaraz egitea edo euskara ikastea ahalbidetzen duen webgune onena” kategorian.
  • 2012: Elhuyar Hiztegiaren mugikorretarako aplikazioari El Correo.com 2012 saria, mugikorretarako aplikazio onenaren kategorian.
  • 2012: SEPLN 2012 biltzarrean, Elhuyarrek garatutako Opinion Mining sistema, TASS txapelketako irabazlea.
  • 2009: AnHitz-ek bi sari jaso zituen CLA’09 (Computational Linguistics – Applications) nazioarteko workshop-ean: informazio-bilaketako aplikaziorik onenarena eta workshop lantegi osoko aplikaziorik onenarena.

Bestalde, Hizkuntza eta Teknologia unitateak honako homologazio eta ziurtagiriak ditu:

  • Aenor - Itzulpen-zerbitzuen kalitate-ziurtagiria.
  • Bai Euskarari Ziurtagiria: zerbitzua eta lana euskaraz.